Lur Gaineko Sokatira Munduko Txapelketa izan da Alemanian, eta Goiherri Erandioko taldeak bost domina lortu ditu bertan: hiru, kluben kategorian, eta bi, Euskal Selekzioarekin. Kluben arteko lehiaketan, Erandiokoek urrezko domina eskuratu zuten 23 urtez azpiko kategoria mistoan, 560 kiloetan, eta hortaz, munduko txapeldunak izan ziren Ingalaterrako taldeari irabazita.
Gainera, zilarrezko domina bi eskuratu zituzten: bata, gizonezkoen kategorian, 560 kiloetan; eta bestea, emakumezkoetan, 23 urtez azpiko lehian, 500 kiloetan. Beste aldetik, Euskal Selekzioarekin, Goiherrik brontzezko bi domina lortu ditu: bata 23 urtez azpiko emakumeen kategorian, 500 kilotan; eta bestea, 23 urtez azpiko kategoria mistoan, 560 kiloetan.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).