Sokatira-taldeetako kideez gainera, ekitaldian batu ziren Aitziber Oliban, Erandioko alkatea; Jon Gorka Elgezabal, Laukizko alkatea; eta Galder Gobantes, Euskadiko Herri Kirol Federakundearen ordezkaria.
Goiherri Erandioko eta Gaztedi Laukizeko sokatira-taldeek bederatzi domina lortu zituzten Sokatira Munduko Txapelketan, Alemanian: bost domina kluben kategorian eskuratu zituzten, eta lau, Euskal Selekzioarekin. Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak atzo, irailak 16, egin zien harrera Foru Jauregian, eta emaitzengatik zoriondu zituen. Era berean, euren lanaren balioa eta dedikazioa azpimarratu zituen, eta kirol-arloan berdintasunari egiten dioten ekarpena goraipatu zuen.