Kirol-ekintzak Erandiogoikoan

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 4a, 11:51

Kirol Astea ospatzen dabiltza Erandion, eta bihar, ekainak 5, zenbait ekintza izango dira 17:00etatik aurrera Erandiogoikoan, Goikolanda ikastetxean hain zuzen ere. Horrela, herri kirolen tailerra egingo da, euskal dantzak, arraunketa eta sokatira. Horrezaz gainera, puzgarriak egongo dira umeentzat. Bestalde, 18:30ean Nordic Walking saioa egingo da, eta bertan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da hemen.