Fano jaietan izango da asteburuan

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 6a, 10:33

Bihartik astelehenera bitartean, ekainaren 7tik 9ra, San Bernabe ospatuko dute Erandioko Fano auzoan. Besteak beste, tailerrak, herri-bazkaria, erromeria, kalejirak eta musika-saioak izango dira.

Ekainak 7, zapatua

12:30 Jaien hasiera.

13:00 Umeentzako tailerrak.

13:30. Talaurden trikiti-pandero taldea.

15:00 Herri-bazkaria.

19:00 Hawaiar tardeoa DJ Vithyrekin. Animatu mozorroa janztera.

00:00. Oinutsik erromeria + Txosna musika.

Ekainak 8, domeka

11:30 Kalejira.

12:00 Euskal dantzak.

13:00 Talo-txiki.

13:30 Disko-festa: Arima Cool Tour.

Ekainak 9, astelehena

13:00 Meza.

14:00. Amets Bilbao trikitilaria.

15:00 Herri-bazkaria.

17:00 Bingo partida.

19:30 Jaien amaierako traka.