Santimamiko jaiei ekingo diete Erandigoikoko bizilagunek abuztuaren 17 eta 18an. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte; tartean Mus txapelketa, herri bazkaria edo DJak.
Domekan txupina botako dute, eta handik ordu erdira meza egingo da. Ostean mokadu bat antolatu dute Leioako txikiteroek. Arratsaldean Mus txapelketa egingo da, eta 19:00etan Triskele Basafolk taldeak auzoa girotuko du. Afaltzeko parrillada bat antolatu dute, eta eguna amaitzeko DJ egongo da.
Astelehenean meza eta gero Igel-toka txapelketa ospatuko da, eta 14:30ean herri bazkaria hasiko da; ostean bingoan jokatzen arituko dira. 17:30ean Mus eta Briska partidak egingo dira, eta, bitartean, haurrentzat jolasak egongo dira. Eguna DJ eta dantzarekin amaituko da.