Osakidetzak jakinarazi duenez, laster medikua eta erizaina gehituko dira Erandiogoikoako Kontsultategiko langile taldeari. Goizeko ordutegian jardungo dute baina ez egunero, lan jardunaldia Derioko osasun zentroarekin partekatuko dute eta. Era berean, kontsultategian bi kontsulta berri eraikitzeko lanak hasi dira eta urriaren erdialderako bukatzea espero dute. Orduan hasiko dira profesional berriak lanean.