Datorren eguenean, azaroaren 27an, “Matematika eta euskal dantzak” deituriko hitzaldia burutuko da Erandiogoikoan, Goi-alde Dantza Taldearen 60. urteurrenaren harira. Hizlariak Judith Rivas eta Osane Oruetxebarria izango dira, Leioako EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Saileko kideak. Bertan azalduko dute matematika eta dantzaren arteko lotura existitzen dela, besteak beste, dantzariek haien kokapenarekin eratzen dituzten forma geometrikoak. Hitzaldi hau, esan bezala, azaroaren 27an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Erandiogoikoa Gizarte Etxean.