Jarraian, trikipoteori ekingo diote, 15:00etan mahaiaren inguruan bazkaltzeko elkartu baino lehen. Bazkarian izena emateko epea amaituta dagoela gogoratu dute Batzokitik. Arratsaldean musika izango da protagonista, lehendabizi euskal musika jarriko dute eta DJ Vithyrekin luzatuko dute gaua.