Goiherri sokatira taldea Agate Deuna kantuan aterako da domekan

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 6a

Erandioko auzoko baserri eta auzoetan barrena aterako dira domekan, otsailak 8, 10:00etatik aurrera. Sokatira taldearentzat diru bilketa izango da, “denboraldiko jarduerei eta erronkei aurre egiteko”.

Parte hartzea auzotar eta herritar guztiei zabalik dagoela nabarmendu dute. “Ez da behar aurretiko esperientziarik, kanturako gogoa eta parte hartzeko nahia besterik ez”. Hurrengokoa izango da osatuko duten ibilbidea: Martiartu, Goiorta, Askorbeko Peñes, Ugarte, Pinubarri, Arondo, Goikolanda,  Motagane, Motabarri, Elordui, Magdalena, Iketza, Mesoenea, Iberre eta Urgitxi Bidea.

Hain zuzen ere, taldearen beste helburu nagusia Goiherri auzoa girotzea eta kultur eta kirol jarduerak bertara hurbiltzea da. “Udalerrian antolatzen diren ekintza asko ez dira beti auzo nekazarietara heltzen”, adierazi dute.