Administrazio izapideak amaituta, Erandioko Udalak autokarabanentzako aparkaleku berri bat eraikitzeko lanak hasi ditu Erandiogoikoa auzoko Arteaga inguruan. Udaletik esan dute “turismo jasangarria bultzatzeko eta horrelako ibilgailuak udalerrian aparkatzeko antolatzeko egindako apustu” bat dela, baita on egingo diola “turismo eskaintza indartzeari eta merkataritza jarduera dinamizatzeari ere”.