San Kristobalen elkartuko dira, bertan karpa erraldoia jarriko dute. Hori bai, aparkalekua mugatua izango dela nabarmendu dute, beraz, eskatu dute ahalik eta kotxe gutxien eramatea.
Pintxo lehiaketari dagokionez, zenbait oinarri jarri dituzte. Adibidez, parte hartzaile bakoitzak gutxienez 10 pintxo prestatu beharko ditu eta 11:00etatik 12:00etara aurkeztu. Pintxoak elaborazio librekoak izango dira, hotzak edo beroak, esate baterako. Pintxoak salgai jarriko dituzte euro baten eta boto gehien jasotzen dituenak irabaziko du saria.
Egitaraua:
- 11:00-14:00: Umeentzako tailerrak, aurpegiak margotzeko tailerra, igel lehiaketa eta pintxo lehiaketa.
- 15:00: Herri bazkaria.
- Bazkalostean: Taberna Ibiltaria.
- 20:00-23:00: Bokatak txosnetan.
- 23:00: Txinparta Erromeria. Gero, musika txosnan.