Zirkulazio handiko inguruetan dauden eskoletan airearen kalitatea okerragoa da: Erandion, adibidez

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 22a

Bizkai, Araba eta Gipuzkoako 78 eskolatan neurtu dute NO2aren kutsadura maila, eta soilik hirutan errespetatzen da Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioa: metro kubo bakoitzeko 20 mikrogramo.

Beste urte batez, Ekologistak Martxan elkarteak Hego Euskal Herriko zenbait eskolatako kutsadura neurtu du, eta, beste behin, emaitza berak jaso dituzte: ia eskola guztietan Osasunaren Mundu Erakundeak jarritako langa osasungarria gainditzen da. Guztira zazpi udalerritako 78 eskolatan neurtu dute NO2 nitrogeno dioxidoaren maila, eta soilik hirutan errespetatzen da OMEk jarritako langa. Hiru horiek, gainera, ibilgailuen trafiko txikiko zonetan daude. Kontrara, kutsagarri hori gehien atzeman duten eskolak hirigune handien erdigunean daude.

Erandion, eskola bakarra dago hogeiko langatik behera, baina gainontzekoak hortik gertu daude; kutsadura handiena neurtu duten eskolan, Inazio Aldekoa HLHIn, metro kuboko 24,3 mikrogramo nitrogeno dioxido.