Salatu dutenez, etxaldeak eta atariak txisatuta eta kakaztuta agertu dira. Larunbat gauean Ebusaren jarduera eten egin behar izan zuten atea hondatu zelako. Negutegi bati eta haren barruko ortuari su eman zitzaion eta zauri larriak eragin dituzten borrokak eman ziren asteburuan. Horregatik, nabarmendu dute Gorpuzti jaiak denentzako ongietorriak direla, “herritarren ongizatea kaltetzera datozenak eta jaiak osasuntsuak izan daitezela oztopatzen dutenak izan ezik”.
“Sentitzen dugu, neurri berean, mota askotako kalteak jasan behar izan dituzuenek egoera desategin horiek bizi behar izana. Orain arte bezala, gure esku dagoen guztia egiten jarraituko dugu giro alai, osauntsu eta herrikoia sortzen jarraitzeko”, adierazi dute.