Lehen holango musu gehiago emoten nebazan; agian, adin kontua izango da, baina gaur egun ez dodaz hainbeste emoten. Adinak eragina dauka, baina ez nirea: musu hartzaileen adinaz ari naz. Seme-alabak gautxoritu egin dira eta gero eta zailagoa izaten da, lo dagozenean, gaueroko musu lapurtua lortzea. Esan dodan moduan, isilpean eta ezkutuan emondakoak, lasaiak, nekatuak, erantzun bakoak, eztitsuak, egunaren amaieraren seinale.
Ekintza berbera zein desberdina izan daitekeen. Ekintza baino, haren asmoa aztertu behar dogu, eta zoritxarrez, helburu nazkagarri larregi dagoz gure gizartean.