Batean eta bestean parte hartzen ibili gara eta, askotan, parte hartzea itzel handia izan da. Baina emakumeen ekimenetan izan ezik, ikusi dut ibilitakoen bataz besteko adina berrogeita urtetik gorakoa izan dela. Gogoratzen dut, gure gazte sasoian, manifestazioetan genbiltzanean, bataz bestekoa hogeita pikokoa zela. Orduan “Noiz etorriko da adineko jendea gurekin?” pentsatzen genuen. Orain, hirurogeita piko dauzkagunok aurpegi berdinak ikusten ditugu eta noiz etorriko diren gazte gehiago galdetzen dugu. Badago egoera bat non, zorionez, gazte jendeak gehiago erantzun duen: Altsasuko gertaera. Honetan, gurasoez gain, gazte jendearena izan da partaidetzarik nabarmenena.
“Hori politika da eta nik paso” dioten gazte zein helduei esango nieke politikak denean duela eragina eta erabaki hori ere politika dela; izan ere, ez aldarrikatzea ere politika estrategietan sartzen da. Horren parte izan gura duzue?