Txepetxari gorazarre

Erabiltzailearen aurpegia Belen Gana 2026ko urtarrilaren 5a

Txepetxa Euskaltegiak aurtengo ikasturtean 40 urte bete dituela eta, nire gorazarre-berbak idaztera natorkizue oraingo honetan.

4.Korrika Txorierriko AEKrentzat mugarri handia izan zen, 1985eko edizio horretan batutako diru zati bat Txepetxa sortzeko erabili zelako. Gora Korrika!

Ordura arte klaseak ematea erabat borondatezkoa izan zen. Euskalduntze eta alfabetatze lanetan haziak ereiteko, lana eta ardura ikaragarri zabaldu ziren, herri gehienetan  taldeak egon ziren.

Esan bezala, 1985a aro berria izan zen guretzat, Txepetxa Euskaltegia sortu genuelako. 12 ikasle zeuden Larrabetzun eta 130  Derion. Lokala txiki gelditu zenez, klase batzuk eskoletan ere eman genituen. Irakasleok orduan hasi ginen zeozer kobratzen.

Egun, herrietan eta lantegietan klaseak ematen jarratizen du Txepetxak. Euskarara hubiltzea da bere xedea, eta aurrez aurreko klaseez gain, berriagoak diren autoikaskuntza eta Berbalagunak ere bultzatzen ditu.

Egia da gehiengoa titulua lortzera doala euskaltegira, baina ez ahaztu, AEKren helburua Euskal Herria euskalduntzea izan dela beti eta horretan jarraitzen du ekinean, sutsu. Oztopoak oztopo, makina bat eragile eta bidelagun izan dugu. Horrexegatik, AEKn sinestu duzun lagun horri, eskerrik asko!

Gogoratu AEK-k Euskal Herri osorako egiten duela lan, eta baldintzak desberdinak direla  Iparraldean, Nafarroan eta EAEn. Horrexegatik, eta dena apur bat orekatzeko, Korrika egin beharrean jarraitzen dugula. Aurten 24. Korrikan  denon lagun- tza eta berotasuna sentitu gura dugu, beti bezala, Txorierritarrak bidelagun.