EITBk Mister Bizkaia lehiaketan parte hartu zutenen argazkiak eskegi zituen bere webgunean. Algorta: klik. Arrigorria: klik. Durango: piii. Azken horren izen-abizenen ostean, lehen mister migratzailea izan zitekeela idatzi zuten. Guapoa, baina beltza eta migratzailea: etiketarik ez jartzea ezinezkoa zen, antza. Jokalari ona, baina marikoia; gidari aparta, baina emakumea, Ane da, baina zakila du; meloia, baina kalabaza…
“Baina” horiek guztiak bizitzaren etiketak dira, eguneroko piii-ak, norbanakook daramagun zama; eta, gainera, gure burua justifikatzera behartzen gaituzte askotan. Egin diren aurrerapausoak alde batera utzita, oraindik ere elkarrizketa askotan “baina” sartzea beharrezkoa bada, normalizazio biolento baten aurrean gaude.
Hertzainak taldeak argi utzi zuen Gariren ahotsean: “Gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago”.