Abiapuntua eta helburua maitasuna direnean

Erabiltzailearen aurpegia t: Einer Larrabeiti, psikologoa 2022ko urr. 27a, 09:47

Gure pentsamenduetan eta sinesmenetan murgilduta bizi garen bitartean, maitasunez egiten dana gitxiestu egiten dogu. Halan, esparru guztietan txalotzen dan ekintza nagusi bihurtu da norbere ikuspuntua guztiaren ganetik defendatzea. Izan be, ondiño ideologietan oinarritzen diran gizarteetan egoten jarraitzen dogu eta, batzuetan, hori naturaltzat jo. Ahaztu egin jaku, ostera, maitasuna ikusteko eta tratatzeko erea dala, eta ez dala poesia edo erromantizismoa.

Halada be, badago ondiño maitasunetik bizi eta lan egiten dabenik. Maite dabezan gauzengaitik preso erori beharrean, horrek bizirik mantentzeko oinarri, zutabe eta teilatuak eraikitzen dabezanak. Ba, halako pertsona batzuk omentzeko erabili gura izan dot iritzi-artikulu hau. Eurek, joan dan urriak 7an, Baserri Antzokian, Txorierriko zenbait euskal alkarterengaitik egin eben lez. Bihotzez, eskerrik asko zuori be. Euskaldunok, ideologietatik haratago, bihotza garela gogoratzeagaitik. Ta zorionekoa ni zeuen pasino, dedikazino eta zintzotasunaren testiguetako bat izan nazelako. Eskerrik beroena, Juan Luis, Xabi, Gabriel, Kepa. Maitasunez izan, pentseu eta ekiteagaitik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).