Aingeru-belar landatua

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Pérez Castro 2026ko otsailaren 17a

Wikimedia / Ji-elle

Angelica archangelica. Bi urterik behin ateratzen den landare usaintsua da, oso lore ederrak ditu eta 2 metrotara hazi daiteke. Nahiago ditu lur hezeak, freskoak eta ilunak. Europa iparraldekoa da jatorriz, eta erabilera ugari ditu; horregatik, bestelako izenak ere baditu, hala nola, aingeruen belarra, bizitza luzeko sustraia…

BILKETA
Landare osoko uzta jaso daiteke, hazietatik hasi eta sustraietaraino (propietate gehien dituena da).
Zurtoin samurrak eta hostoak urtebeteko landareetan biltzen dira, udan ematen den loraketaren aurretik.
Landareak bi urte dituenean, haziak biltzen zaizkio, onduta eta askatzear daudenean. Ondoren, loreak moztu eta paper edo trapu baten gainean astintzen dira, horrela, haziak erraz eroriko dira. Hala ez bada, jarri itzaleko leku batean, aireztatua eta lehorra, landarea guztiz lehortu arte.
Sustraiak udazkenean biltzen dira, landareak 3-4 urte dituenean. Biltzen den urtean, loreak ireki baino lehen, sustraiak moztu behar dira, eta udazkenean sustraiak bildu behar dira. Ondo garbitu behar dira, luzetara 2-4 zatitan mozten dira eta eguzkitan lehortzen jartzen dira gorde aurretik.

SUKALDARITZAKO ERABILERAK
Toki batzuetan zurtoinak eta hosto samurrak barazki bezala jaten dituzte. Lore-kimuak egosita janaurreko goxoa dira. Hori bai, lorea oraindik zorrotik atera ez denean bildu behar da.
Sendagarria denez, landarea asko erabiltzen da, berez, digestio likoreak direnak prestatzeko (Benedictine, Chartreuse edo Karmengo ura, besteak beste).

Digestio likorea eta janaurrea Errezeta erraza da eta oso eraginkorra digestio arazoetarako.
Osagaiak: 50gr aingeru-zurtoin berde, txikituta; 1’5gr intxaur muskatu; 1’5gr kanela; kilo bat azukre; litro erdi pattar eta litro erdi ur.
Elaborazioa: jarri mazeratzen aingerua, intxaur muskatua eta kanela pattarrean. Utzi, gutxienez, 4 egunez bertan, eta gero, gehitu urarekin eta azukrearekin egindako ziropea. Beste 8 egunez mazeratzen utzi. Ondoren, ondo itxitako botiletan iragazi, eta botilaratu leku fresko eta ilun batean.

Aingeru ardoa: 60g hazi  edo txikitutako sustraiak mazeratu, 8g kanela eta 4g intxaur eho 2 litro ardo beltzean. Mazeratzen utzi, gutxienez, 4 egun, eta gehienez, 10 egun. Astindu egunero eta 10 egunen ondoren, iragazi eta botilaratu. Edalontzi bat hartu jan aurretik edo ostean, digestibo gisa.

EZAUGARRI MEDIZINALAK
Hainbat propietate ditu: tonikoa, digestiboa, gosegarria, espektoratzailea, izerdiarazlea, lasaigarria, garbigarria eta diuretikoa, besteak beste.
Espektoratzailea eta bekikoa da, defentsa naturalak estimulatzen ditu eta ahul sentitzen zarenerako egokia da.
Hilekoaren minak, goragaleak, sabeleko tentsioa, migrainak eta jatorrizko jakekak arintzen ditu.
Aingeruaren gauzarik nabarmenena da gosearen estimulatzailea dela eta digestioa arintzen laguntzen duela. Otorduen ostean infusio bat hartzea gomendatzen da.

Infusioa
Litro laurden uretan, gehitu  sustrai lehor edo hazien koilarakada erdi bat, edo hosto lerroen edo zurtoinen koilarakada bat. Irakin 3-4 minutuz, eta gero jalki 10 minutuz.

ORTUAN
Bere lore handiak nektarrez eta polenez beteta daude. Horrenbestez, erleak, erlastarrak eta beste batzuk erakartzen ditu. Landatzea nahiko erraza da, leku fresko eta ilun bat aukeratu behar da hezetasun iraunkorra mantentzeko. Landare-hondarren konposta gustatzen zaio, biguingarri on batek hezetasuna mantentzen eta arrotzak uxatzen lagunduko du.

KONTRAINDIKAZIOAK
Aingerua zuhurtziaz hartu behar da, gaindosi bat kaltegarria izan daiteke.