DESKRIBAPENA
Hibiskoa Malvaceas familiakoa da. Ohikoa da klima tropikal eta subtropikaletan, baina beste eskualde batzuetan ere landu daiteke zainketa egokiekin. Loreak handiak, ikusgarriak eta bost petalokoak dira, eta kolore deigarriak izaten dituzte: gorria, arrosa, zuria, horia edo laranja.
LORATZEA
Batez ere udaberrian eta udan loratzen da, nahiz eta klima tropikal edo beroetan ia urte osoan loreak sortu ditzakeen. Lore bakoitzak egun bakar bat irauten du, baina denboraldian zehar landareak lore berri bat sortzen du egunero.
SUKALDARITZAKO ERABILERAK
Kultura batzuetan, loreak marmeladak, xarabeak edo entsaladak prestatzeko erabiltzen dira. Hibiskoaren lore lehorrak infusioak edo edariak prestatzeko erabiltzen dira (hibisko te ospetsua edo "Jamaikako ura", adibidez). Freskagarriak izateaz gain, antioxidatzaileetan aberatsak dira eta C bitaminaren iturri handia da.
Jamaikako ura
Hibiscus sabdariffa lorearekin (Jamaikako lorea esaten zaio) Jamaikako ura prestatu daiteke, errezeta ugari daude, baina, funtsean, hibisko infusio gozatua da eta limoi ura gehitzen zaio. Infusioa ur hotzarekin edo epelarekin egitea gomendatzen da (40 gradutik gorakoa ez izatea, C bitamina kontserbatzeko)
Hibisko-infusioa
Ura berotzen da (ez du irakin behar C bitamina ez suntsitzeko). Gehitu hibisko lore lehor koilarakada bat (H. sabdariffa) ur beroa duen katilu batean. Utzi bertan 5-10 minutuz estalita (gau osoa utzi daiteke zapore handiagorako). Iragazi eta gozatu infusioaren zapore azido eta atseginaz. Egunean hainbat katilu edan daitezke, nahi bezala gozotuak. Ez da edari kitzikagarria eta, beraz, te edo kafea eraginkortasunez ordezkatzen du. Digestio eta biziberritze edari bat da, propietate antioxidatzaileak ditu eta kolagenoaren ekoizpena estimulatzen laguntzen du. Hibiskoak propietate sendagarri gehiago ditu, eta, horiek aprobetxatzeko infusioa edatea gomendatzen da.
EZAUGARRI MEDIZINALAK
Antiseptikoa eta diuretikoa da, maskuriko hanturak edo baginako infekzioak prebenitzeko egokiak.
Hipotentsorea da (tentsio arteriala jaisten laguntzen du).
Eragin diuretiko leuna duen digestioa errazten du.
Hidratazioan laguntzen du, egarria kentzen du eta zapore freskagarria du. Hotz edo bero hartu daiteke.
Toxinak deuseztatzen laguntzen du.
ERABILERA KOSMETIKOAK
Hibisko loreekin xanpuak, kremak, esfoliatzaile leunak eta maskarak egin daitezke. Efektu hidratatzaileak eta leun- garriak ditu larruazalerako eta ilerako. Infusioa aurpegiko toniko gisa erabili daiteke edo maskaretara gehitu, buztinekin edo aloe verarekin konbinatuta, propietate antioxidatzaileak gehitzeko.
Hibiskoaren beratze oliotsua:
Hibisko lore lehorrak erabili behar dira, apur bat birrinduak. Bete katilu baten bi heren loreekin. Erabat estali kalitate handiko landare olioarekin (almendra-olioa, jojoba...). Mazeratzen utzi hiruzpalau aste leku ilun batean. Ondo iragazi erabili aurretik. Erabilerak: Gorputzeko olioak azal lehor edo zaharturako. Ilearen olioak, sendotzeko eta distira emateko.
BITXIKERIAK
Hibisko espezie batzuk oihalak eta elikagaiak tindatzeko erabili izan dira forma naturala.
ORTUAN
Hibiskoa landare apaingarri gisa oso preziatua da bere lore deigarriei eta loraldi luzeari esker. Loreek erleak, tximeletak eta beste polinizatzaile batzuk erakartzen dituzte, eta lorategiko biodibertsitateari laguntzen diote.
KONTRAINDIKAZIOAK
Ez da gehiegizko kontsumoa gomenda- tzen tentsio arterial baxua duten pertsonentzat, kontsultatu medikuari. Ez da gomendatzen hibiskoa hartzea haurdunaldian, uterotonikoa baita.