Mitxoleta

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Pérez Castro 2026ko maiatzaren 25a

(Wikimedia / kizil)

Papaver rhoeas. Mitxoletari basa-amapola edo mitxoleta arrunta ere deitzen zaio. Ez da nahastu behar Kaliforniako mitxoletarekin (Eschsoltzia califroniaca Chamisso) eta mitxoleta lo-eragilearekin (Papaver somniferum). Mitxoleta papaverazeoen familiakoa da, lo-eragilea bezala, baina ez dauka morfinaren antzeko printzipio aktiborik. Europako zati handi batean, Asia mendebaldean eta Afrika iparraldean dago.

Antzinarotik nekazaritza eremuekin oso lotuta egon da, baina azken urteetan asko murriztu dira herbiziden erruz. Soroetan, landu gabeko lurretan, bideen ertzetan eta errepideetan ikusi daiteke.

IDENTIFIKAZIOA
Urteko belarkia da, 50 zentimetrora hazi daiteke. Zurtoin iletsua, tentea eta adar gutxikoa dauka. Bere hostoak txandakatuak, lantzekatuak eta erdiko nerbio batekin horzdunak dira. Bere loreak bakartiak dira, kolore gorri bizikoak, leunak. Lau petalo ditu, orban beltz batekin oinarrian. Iberiar Penintsulan bederatzi bat amapola mota daude. Hauek dira mitxoleta arrunta eta besteak bereizteko ezaugarriak: Fruituaren kapsula obulatua da, ilerik gabea; petaloak gorri-gorriak dira eta orban beltz bat dute oinarrian.Bere lorea handia da, 10 zentimetroraino neurtu dezake.

BILKETA
Petaloak erabiltzen dira, baita hazidun kapsulak ere. Udaberrian biltzen dira petaloak, eta udan, haziak. Petaloak lore erabat irekietatik biltzen dira, hain gorriak ez diren loreak eta lore txikiak baztertuz. Ahalik eta azkarren lehortu behar da leku bero, lehor eta aireztatu batean. Noizean behin mugitu behar dira. Behar bezala lehortu diren jakiteko, petaloak ezin dira belztu, kolore gorri iluna izan behar dute.

SUKALDARITZAKO ERABILERAK
Sendabelarra izateaz gain, landare jangarria ere bada. Hosto samurrak (loratu aurretik) gordinik edo egosita hartu daitezke, eta zapore gozoa eta atsegina dute. Petalo freskoak entsaladak, postreak, zopak eta edariak apaintzeko erabiltzen dira, hur zapore apur bat dute. Haziak jan egiten dira, batez ere okindegian eta gozogintzan erabiltzen dira. Entsaladei, zopei eta pureei, galletei, ogiei, jogurtari eta zerealei gehitzen zaizkie. Belar dendetan edo ekologia dendetan erosten ditugun mitxoleta-haziak ez dira Papaver rhoea-ren haziak, beste mitxoleta mota bat baizik, amapola urdina deritzona, jatorriz Turkiakoa. Haziak handiagoak eta urdinxkak dira.

EZAUGARRI MEDIZINALAK
Antitusiboa, sedatiboa, leungarria eta lasaigarria da. Petaloak erabiltzen dira eztula baretzeko eta loa errazteko.

Barne-erabilerak:
Eztula, asma, bronkitisa…
Insomnioa haurrengan eta adinekoengan.
Antsietatea eta urduritasuna.
Kasu horietan, infusioa edo xarabea hartu.

Kanpoko erabilerak:
Anginak, eztul narritagarria eta eztarriko mina. Gargarak egin, mitxoleta kontzentratuko infusioarekin eta limoi eta ezti apur batekin.
Betazalen hantura. Begi bainuak edo konpresak infusioarekin

Infusioa
Gorria da. Prestatzen da petalo lehorrez beteriko koilarakada batekin ur litro laurden bakoitzeko, utzi 10 minutu eta edan egunean hiru kikara, azkena oheratzean.
Infusioa, 4 loreren nahasketa: malba, tusilagoa, katu-oina eta mitxoleta petaloak. Arnasketa afekzioetarako ere erabiltzen da (eztula, katarroak, bronkitisa...), eta Apo-belar, de malba zuri eta boleta petaloak ere gehitu ahal zaizkio.

Jarabe
Eztula baretu, espektorazioa erraztu eta loa errazten du. Nahastu litro bat ur irakin 65g petalo lehorrekin eta utzi infusionatzen estalkia gutxienez 12 orduz leku bero batean jarrita. Gero, berotu apur bat eta iragazi, petaloak ondo zukutuz. Neurtu ateratzen den likidoa eta gehitu 150g azukre 100ml bakoitzeko, berotzen jarri berriro, baina irakiten hasi gabe. Mugitu denbora guztian zirope bat lortu arte. Kontserbazioa hobetzeko, koilarakada bat pattar edo ron gehitu daiteke 100ml-ko. Botilatu eta biltegiratu, hobeto hozkailuan, hobeto kontserbatzeko.
Kafe koilarakada txiki bat 15 hilabete eta 3 urte bitarteko umeentzat. 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako 2 kafe koilarakada. 3-5 kafe-koilaratxo 5-12 urteko haurrentzat. 5-10 kafe koilarakada helduentzat. Hartualdiak egunean zehar banatu behar dira.

KONTRAINDIKAZIOAK
Mitxoletak toxikotasunik ez duela uste bada ere, ez dago daturik haurdunaldian, edoskitzaroan eta haur txikietan modu seguruan erabiltzeari buruz; horregatik, ez da gomendatzen medikuaren ikuskapenik gabe erabiltzea. Iturri batzuen arabera, dosi handietan mitxoletak logura eragin dezake. Eta kontsumitzen bada, batez ere freskoa, kantitate handitan, hesteetako mina eta urdaileko mina ere eragin ditzake. Latexak ukipen dermatitisa eragin dezake.