Kaputxina udaberrian eta udan loratzen da, baina toki batzuetan askoz lehenago hasi daiteke. Landare jangarria eta sendagarria da, eta sukaldean zein osasunean baliatu daiteke. Kaputxinaren zati erabilienak loreak eta hostoak dira.
SUKALDEAN
Hostoak eta loreak jangarriak dira, eta zapore pikante eta aromatikoa dute, berroaren edo ziapearen antzekoa; kozinatuta (sopei erantsita) edo gordinik jan daitezke entsaladetan, hosto-eskukada bat beste landare batzuekin nahastuz eta loreekin apainduz. Ozpinetan, pestoetan edo saltsetan ere erabiltzen dira. Heldu gabeko fruituak kaparren ordezko gisa erabil daitezke, ozpinetan eta gatzetan beratuta.
EZAUGARRI MEDIZINALAK
Kaputxinak propietate antibiotikoak, antifungikoak, antibiralak, baltsamikoak, espektoratzaileak, diuretikoak, araztekoak eta aperitiboak ditu.
Arnasketa, gernu edota larruazal infekzioak tratatzeko erabili daiteke, baita odol zirkulazioa hobetzeko, giltzurrun kalkuluak prebenitzeko eta toxinen organismoa garbitzeko ere.
ERABILERAK ETA ONURAK
Kaputxinak honako onura hauek ditu osasunerako:
Gernu infekzioa: Bere propietate diuretikoak baliagarriak dira gernu infekzioak tratatzen laguntzeko, gernu ekoizpena estimulatzen baitute, mikroorganismoak kanporatzen lagunduz.
Likidoak atxikitzea: Bere propietate diuretikoari esker, likidoak gernuaren bidez kanporatzen dira, eta horrek gorputzean likidoen atxikipena eta gorputzaren hantura murrizten ditu.
Arnasketa arazoak: Efektu espektoratzailea eta antitusiboa du, eta arnasketa arazoei aurre egiten laguntzen du, hala nola eztula, gripea, hotzeria edo bronkitisa. Gainera, kaputxinan dagoen C bitaminak arnas sistemako zelulak erradikal askeek eragindako kalteetatik babesten ditu, eta horrek bizkorrago errekuperatzen lagun dezake.
Eztarriko mina: Kaputxinako loreek, freskoak murtxikatzen direnean, eztarriko mina arintzen lagundu dezakete, analgesiko eta mikrobioen aurkako efektuari esker.
Zaurien orbaintzea: Kaputxina aberatsa da C bitaminan eta flabonoidean. Substantzia horiek propietate antioxidatzaileak dituzte, erradikal askeek eragindako kalteak prebenitzen dituzte eta zauriak, ebakiak edo larruazaleko urradurak orbaintzen laguntzen dute.
Eskorbutoa: C bitaminaren eduki handia duenez, erabilgarria da eskorbutoa tratatzeko, bitamina horren urritasunak eraginda. Beraz, landare ona da dietari gehitzeko.
Jateko gogorik eza: Gosea handitzen laguntzen duten propietate aperitiboak ditu.
ERABILERA KOSMETIKOAK
Kaspa: Bere ezaugarri antifungikoei esker, onddoen garapena saihesten du, horiek baitira askotan kasparen kausa.
Ilea erortzea: Kaputxinak ile erraboilaren jarduera estimulatzen du, ilea ez erortzeko eta ilea hazteko.
Larruazaleko arazoak: Bere propietate tonikoak, antimikrobianoak, antiseptikoak eta antioxidatzaileengatik, larruazaleko arazoen tratamenduan laguntzeko erabili daiteke, hala nola, psoriasia, ekzema, aknea edo furunkuluak.
Infusioa: Irakindako ur katilu bati, moztutako landarearen koilara txiki bat gehitzen zaio, estali eta utzi bertan 10 minutuz. Egunean 2 edo 3 katilu hartu daitezke. Infusio hori larruazaleko ebakiak edo urradurak garbitzeko eta ile marruskaduretarako ere erabili daiteke.
ORTUAN
Landatzeko landare oso erraza da, ez baitu zainketa handirik behar, ezta lurzoru oso emankorrik ere. Izan ere, gehiegi ez ongarritzea gomendatzen da, loreak baino hosto gehiago sortu baititzake. Leku eguzkitsu bat eta neurrizko ureztatze bat besterik ez du behar, lurra putzuz bete gabe.
Oso erabilgarria da baratzeko izurriteei eta gaixotasunei aurre egiteko: Alde batetik, uxatu zorriak eta euli zuriak, usainari eta zapore minari esker. Bestalde, intsektu onuragarriak erakartzen ditu, hala nola erleak, marigorringoak eta sirfidoak.
KONTRAINDIKAZIOAK
Ez dute haurrek erabili behar, ezta gastritisa, urdaileko edo hesteetako ultzerak, hipotiroidismoa, bihotz-gutxiegitasuna edo giltzurrun gutxiegitasuna duten pertsonek ere. Era berean, haurdun dauden edo bularra ematen ari diren emakumeek ez dute kaputxinarik kontsumitu behar, ez baitakite zer ondorio izan ditzakeen haurrarengan.