Era berean, aipatu beharra dago hezkuntza erreforma prozesu bat bizitzen ari dela, eta zoritxarrez, ez da ikasle langileon mesederako izango. Horren ezaugarri dira ematen ari diren hainbat aldaketa eta gertakizun: trebakuntza digitalaren garrantzia handitzea, klase telematikoen erabilera normalizatzea, Huawei eta Google bezalako enpresa pribatuen esku-hartzea hezkuntzan, zeinak milaka ikasleren informazioaren eroale eta kontrolatzaile izango diren, eta abar.
Egoera honen aurrean, argi dugu zein den gure helburua: hezkuntzaren gaineko langile kontrola, hezkuntza doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala izan dadin. Hori lortzeko bidean, honako hauek dira Ikasle Abertzaleok exijitzen ditugun neurriak, baita beren berehalako aplikazioa ere:
- Ikasle langileok hezkuntzara sarbidea izan dezagun bermatzea.
- Ikasketa modalitate telematikoak sortutako zailtasun akademikoek ikasleon ikasketa prozesua ez oztopatzea.
- Lan politikoa eta militantea egiteko eskubidea, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea, besteak beste, bermatzea.
Datozen egunetan heziguneak irekiko dira normaltasunaren izenean eta berme sanitariorik gabe, milaka ikasle eta familiaren osasuna arriskuan jarriz. Horren guztiaren aurrean, Irailaren 15ean greba egingo dugu Unibertsitateko, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleok.Txorierriko hiru ikastetxeetan ere (Txorierri BHI, Politeknika Ikastegia eta Derioko Nekazaritza Eskola) greba egiteko deia luzatu da eta horrekin batera, egun horretan bertan , 11etan Bilboko Sarriko Unibertsitatetik hasiko den mobilizazioan parte hartzera animatzen ditugu ikasle guztiak.
Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!
Gora ikasle langileon borroka!