Ikasleok egungo hezkuntza sistemaren baitan bizi dugun errealitatea gordina da oso: ebaluazio sistema estugarria, gure interes errealetatik urrun dagoen edukiaren lanketa, klase partikularren beharrezkotasuna, hezkuntza zerbitzuen murrizketak... Hori guztia bizi dugun krisiarekin erabat lotuta ageri zaigu, hezkuntza sistema, gizarteko gainerako esparruak bezala, hartara egokitzeko transformazio prozesu baten erdian kokatzen baita.
Honenbestez, hezkuntza sistema osoa erreformetan murgildu da. Bigarren hezkuntzan LOMLOE eta EAEko hezkuntza legea hain zuzen ere ditugu. Erreforma horiek guztiek ikasleontzat gatazkatsuak diren auziak landu baino, gizarte kapitalistaren beharrei erantzuten diote, etorkizuneko langileria izango diren generazio berriak bizi-ohitura eta jakintza konkretuetan heziz.
Modu horretan, ikasleok bizi dugun errealitatearen salaketa eta, horren aurrean, ikasleon auzi errealak gaindituko dituen hezkuntza sistema baten alde irtengo gara kalera. Beraz, Txorierriko Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideok ostegun honetan 12etan Bilboko Moyua plazatik aterako den manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu ikasleei. Parte hartu mobilizazioetan!