Baina badago beste gai garrantzitsu bat gehiago ere, esaterako, murrizketen eraginez, astiro-astiro zerbitzu batzuk pribatizatu egin dituztela. Itxarote-zerrendak murrizteko kontsultak, ebakuntzak eta abar klinika pribatuetara desbideratzen dituzte; azken batean, pribatizazio-estrategia maltzurra ipini dute martxan.
Horri guztiari aurre egiteko eta Osakidetzari gardentasuna eta herritarren parte hartzea eskatzeko, Txorierrin ere sortu gura dira OPA plataformak, herriz herri. Momentuz Larrabetzun sortu da taldea: bertako anbulatorioko medikuaren oporraldietan, baja-kasuetan eta abarretan Osakidetzak ez duelako ordezkorik ipintzen hasi ziren konzentrazioak egiten, eta bertan planteatu zen OPA plataformen koordinakundean parte hartzea.
Gai honekin kezkatuta dagoen edonor hasi daiteke beste herrietan ere taldeak osatzen eta, gura izanez gero, Bizkaiko OPA plataformarekin koordinatzen.
Herritarren eskubidea da osasun publikoa eta duina izatea. Eskubidea bakarrik ez eze zaindu eta defendatu behar dugun behin behineko zerbitzua ere bada.
LOPA