Aldez aurretik esan behar da Weissmanek, berak, lehenago beste txio bat idatzi ebala, armarik bako palestinarrei buruan tiro bat emoteko galdatuz eta 200 tona bonba botatzeko Gazan, emakume eta umeak barkatu barik, mapatik ezabatzeko, inoen txioetan “gustatzen jat” ikurra sakatuz.
Argi dago Batzordeak zigor eredugarri bat inposatu gura deutsola Indar Gorriri Palestinaren aldeko elkartasun adierazpenak isilarazteko. Hori holan dala egiaztazen da genozidio bat aurrera daroan ideologia kritikatzen dauena zigortzen dalako eta ez, aldiz, pertsonak hiltzera deitu eta txalotzen dauena, Weissmanek egiten dauen moduan.
Sarritan esaten da ideia guztiak errespetagarriak dirala eta ez, hori ez da holan, badagoz ezelan be errespetagarriak ez diran ideiak, adibidez giza eskubideen aurka egiten dabenak. Pertsona, barriz, bai errespetatu behar da, ez bere osotasun fisikoa bakarrik, bere eskubideak be bai. Kasu honetan, adibidez, Indar Gorrik sionismoa salatzen dau, hau da, ideologia bat, gainera beragaz batera dakarren haur, emakume, babesgabeko pertsonen erahilketa eta herri oso baten sarraskia. Indar Gorrik txio horretan ez du deitzen arma bako sionistei tiro bat buruan emotera, ez haurrak hiltzera, ideologia kaltegarri horregaz amaitzera baizen.
Zalantza barik esan daikegu sionismoa dala momento hontan jarduera faxista muturreraino eroaten dabilena, benetako arrisku larria, palestinarentzat bakarrik ez, mundu osoarentzat, eta horretarako israeldar lobbyak munduan daukan indarra egiaztatu besterik ez dogu egin behar, gobernu batzuek (demokratak bihar, gaur ez) herri palestinarekiko elkartasun ekin-tzak be debekatzea lortu dabe, eta Indar Gorrikoa horretariko beste adibide bat da.