Poza ematen du orain dela zortzi urte Tximintxek ilusioz martxan jarritako proiektua urtetik urtera indarra hartzen dabilela ikusteak. Ume eta gaztetxoak gustura dabiltzala nabaritzen da, oholtza gainean behintzat hori transmititzen dute.
Gustura egoteaz gain, Txorierriko herrietatik datozen gazteek astean behin mimoa, mozorroak, makillajea, gerizpeen teknika... lantzen dituzte, hau da, antzerkiaren teknika ezberdinak erabiliz, emozioak, lotsa, jendaurrean hitz egitea, gorputzaren mugimendua eta abar lantzen dituzte. Eta, zelan ez! lagunak egin ere bai.
Aukeratzen diren gaiak ere badira taldekideen adin eta interesen araberakoak. Hasieran, ume txikiagoak egoten zirenez, balioetan oinarritutako betiko gaiak aukeratzen zituzten, eta urteak aurrera egin ahala, txikienekin horrela jarraitzen bada ere, hazi egin direnekin euren inguruko gaiak lantzen dira (bulling-a, teknologia berriak…).
Matrikulazioa hasi da, eta 6 urtetik 16 urtera bitarteko gazteek ateak zabalik dituzue!