Orain arteko kolore bakarrak aspergarriegiak eta pisutsuegiak ziren gure begi eta bihotzetan, horregatik herritarrok koloreak atera ditugu poltsikoetatik. Herri eta pertsona txiki asko toki askotan aritu da margotzen eta horra emaitza: ortzadarraren horma-irudi erraldoia. Espainiar erresuma monokromoa, entzun: aro berria erditzear da, nazioen txanda da. Elkarren eskutik, paisaia idilikorik egon ez arren, nazio txikiek euren paisaia margotzen ari direla erakutsi dute, ametsa ziruditen paisaia horiek egun usaindu, ikusi eta sentitu ditzakegu.