Txorierritarrak munduan

Iran, ikustekoa

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ander Rola 2019ko urr. 11a, 13:45

Martxoan erabaki genuen oporretan Iranera joatea, eta ondoren ile laranjadunak bazterrak nahasten hasi eta bidaia kinka larrian jarri arren, azkenean egin dugu.

Agentziakoak esan zigun Iraneko bidaia ikusgarria zela, eta benetan hori izan da bidaia definitu duen hitza. Ikusgarriak dira hiriak, monumentuak, paisaiak, basamortua, historia, ohiturak, mendiak eta batez ere pertsonak: beti irribarrez, zurekin hitz egiteko gogoarekin, haien etxeetako ateak zabalduz… Gainera, oso herrialde segurua da.

Baina, esandako guztia egia bada ere, ez ditut zuritu nahi islamiar errepublikak gauzatzen dituen eskubide sozial eta politikoen urraketak, eta batez ere emakumeen kasuan (gizonen menpe egotea, beloa edo hijab-a derrigorrean eraman behar izatea…). Hala ere, azken aldiotan, egoera horren aurkako emakumeen mugimenduak sortu direla ere ikusi genuen: #whitewednesdays (asteazken zuriak) kan­paina, esaterako, hijab-a derrigorrean erabili behar izatearen aurkakoa da.