Ez naiz murgilduko kasu horietan, nire hausnarketa orokorragoa izatea nahi dudalako. Argi dago, pertsona bakoitzak, bere “modura” ikusten dituela gizartean gertatzen diren eztabaidak, horien artean justizia bera. Arazoa larria da, epaile batek lege bat modu batera interpretatzen duenean eta beste batek beste modu batera. Ondorioa argia da: kontrajarritako sententziak errealitate berdin batentzat. Aldiz, Newtonen grabitate legea ez da interpretagarria, ez da demokratikoa (hau da, ezin da bozkatu) eta edozein epailek argi dauka berak idatzitako edozein sententzia leiho batetik bota ezkero lurrerantz jausiko dela beti eta inoiz ere ez gorantz. Gizakiak ezin du zientzia aldatu, soilik ulertu eta aplikatu, aldiz “justizia” zenbait gizakiren menpe dago soilik. Kezkagarria.