Denaren atzean dauden pertsonei buruz. Isilik eta ia ezkutatuta leihoaren ertzean daudenei buruz ari naiz. Ez dira ezer, baina aldi berean dena dira. Ertz batean mantentzen dira, izkinan, baina ez zaie axola. Badakite zu zeruraino eramaten, baita zu zeu zure hegoez fidatzen ez zarenean ere. Pertsona hauek zauri sendatzaileak ere badira. Ehiztari amorratuek sortutako zauriak sendatzen dituzte, zure askatasunarekin jeloskor izan ondoren jaurtitako balek egindako mina gutxitzen dute. Amets-harrapatzaileak desberdinak izan daitezke, baina bat aurkitzean horrelakoa dela jakingo duzu. Eta zorte hori baldin baduzu, ez ezazu inoiz leiho ertzean alde batera utzi. Pertsona horiek zure eguzki izpiak ikusteaz gain, euri tantak zein trumoi ilunak ere ikusiko dituztelako, zu (eta zure ametsak) bertan ez hondoratzeko indar guztiak jarriko dituzte. Eta hori… ez du edonork egiten.