Gorputz idealek nolakoak izan behar duten esaten diguten mezuak jasotzen ditugu egunero, eta, ia konturatu gabe, exijentzia horiek normaltzat hartzen ditugu. Eta orduan hasten da gure abentura: dieta magikoak, gimnasio-orduak, konparazioak, gure buruari kritika amaigabeak, etab.
Exijentzia horiek guztiak ziurgabetasuna eta konfiantzarik eza sortzen dute emakumeengan. Baina, egia esan, egoera horretatik onuraren bat ateratzen duen bakarra gaur egungo sistema kontsumista da. Izan ere, gaur bertan emakume guztiok geure gorputza maitatzea erabakiko bagenu, zenbat enpresa joango lirateke pikutara?
Uda honetan hondartzarako gorputza nahi izanez gero, badakizu zer egin: estimatu daukazun gorputza, eta hondartzara joan!