Kateak apurtzen

Erabiltzailearen aurpegia t: Maitane Apodaka, Lehen Hezkuntzako irakaslea 2021ko mai. 27a, 09:05

Jakina da geure eguneroko errendimenduan norbere itxaropenak duen eragina. Are gehiago, horri buruzko lehen kondaira antzinako mitologia grekoan aurki dezakegu.

Pigmalion eskultore ezaguna izan zen, berak sortutako eskulturaz (Galatea) maitemindu zena. Hain zen indartsua sortu zitzaion sentimendua, non azkenean beste jainkosa baten laguntzarekin eskultura izaki biziduna bilakatu zen. Itxaropenak grinez beteta izaten direnean, errazagoa da haiek betetzea. Irudikatu dezagun zirku batean dagoen elefante-kume txikia, katez lotuta izaten dutena. Lehen egunetan elefanteak ahalegin guztiak egingo ditu bertatik askatzeko eta ihes egiteko. Baina saiakera horiek guztiak alferrikakoak direla ikustean, amore emango du. Urteak aurrera egin ahala, elefantea tamainaz handituz joango da, indar handiagoa izango du eta katea apurtzeko gai izango da. Hala ere, aurreko saiakeretan ezer lortu ez duenez, eta denbora luzez ikasi duen babesgabetasunaren ondorioz, kateei lotuta bizitzen ikasiko du. Denok izan gara elefante hori, eta guztiok sentitu ditugu kate horiek. Baina geure aukera da kateekin bizitzea ala kateak apurtzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).