Prestateko erea
Hostorea eta gazta itxi kanpoan ordu pare baten. Ondoren, hostorea zabaldu labeko molde biribil baten. Egin zulotxo batzuk labean sartu baino lehen.
Gero, landu gaztai birrindua (zenberena) ontzi baten. Horretarako, kendu ura eta gehitu esnegaina ta arraultzak. Azkenik, gehitu moldera intxaur erdiak birrinduta eta sartu labean, 200 gradutan, 25-30 minutuz.
Eginda dagoanean, bero dagoala, apaindu beste intxaurrakaz, ahalik eta osoen.
Bero jan behar dan platera da.