Prestateko erea:
Kalabazea bezperan egosiko dogu lurrunetan eta hozkailuan itxiko dogu hotzitzen eta xukatzen.
Tarta egiteko, molde bat hartu eta labarako paperaz edo aluminio-paperaz estalduko dogu. Orea zabalduko dogu. Arrautzak, esnegaina, gatza eta piperbaltza nahasi eta ondo irabiauko dogu. Kalabazea gehitu eta ha be nahastuko dogu beste osagaiakaz, ondo irabiauz. Nahasia zabalduko dogu oraren gainean eta labara sartuko dogu 200 gradutan. Laban 40 minutuan eukiko dogu. Bestetik, gatz eta piperbaltzaren ordez, 100 g azukre be erabili daiteke. Oso gozoa da.