Prestateko erea:
Ontzi baten urina eta legamia nahastuko doguz. Arrautzak, orioa, esnea eta gatza gehituko doguz eta osagai guztiak ondo nahastuko doguz. Zainzuriak dadotan ebagi eta nahasiari gehituko deutsaguz. Labarako molde bat gurinaz igurtzi eta urineztatuko dogu. Orea moldera bota eta laban 40 minutu inguru eukiko dogu 180 gradutan. Eginda dagoanean, moldetik aterako dogu segidan.