Berdelak saltsa berdean

Erabiltzailearen aurpegia Maite Lekerika, sukaldaria 2017ko ira. 15a, 10:55

a: www.loscaprichosdejorge

Osagaiak:

-      Lau berdel-xerra

-      Zainzuri-lata handi bat

-      Lau berakatz-atal

-      Tipuleta bat

-      Perrezila

-      Orioa

-      Gatza

-      Koilarakada bat urin

Prestetako erea:

Tipuletea eta berakatzak xerretan ebagi eta zartagin baten erregosiko doguz, su eztitan. Urina, perrezila eta zainzurien ura gehituko doguz. Handik hiru minutura, berdelak sartuko doguz, azala gorantz. Beharrezkoa izanez gero, ur apur bat gehituko dogu. Estalgia ipini eta su eztian eukiko dogu bizpahiru minutuan. Zainzuriak sartuko doguz. Apur bat berotu eta mahaira aterako dogu.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).