Prestatzeko era:
Molde biribil bat hartuko dugu, olio apur batekin igurtzi, irineztatu, eta orea zabalduko dugu moldea ondo estali arte. Labe beroan, 180 gradutan, sartuko dugu 15 minutu inguru. Bestalde, kalabaza garbituko dugu, dadotan txikitu, eta zartagin batean egingo dugu olio-zurrusta batekin, bigundu arte. Gatza botako diogu. Menbrilloa txikituko dugu, eta gainerako osagai guztiak irabiatu; beharrezkoa bada, gatza botako dugu. Kalabaza eta menbrilloa gehituko ditugu eta nahastuko dugu (ez irabiatu). Nahasia moldera botako dugu eta labera sartuko dugu 180 gradutan. Bertan 40 minutu inguru izango dugu. Bero jateko tarta da.