Prestatzeko era:
Patatak, tomateak eta ahuakatea gure gustura zatitu, eta zatiak lau plateretan banatuko ditugu. Otarrainxkak arin erregosiko ditugu zartagin batean eta entsalada bakoitzari lau gehituko dizkiogu. Azkenik, ozpin-olioa botako dugu.
Alberjinia-, okela- eta ziza-moldea
Osagaiak (lau lagunentzat):
-2 alberjinia (azala kendua eta txikituak)
-Kipula bat (txikitua)
-3 berakatz-atal (txikituak)
-Piper gorri bat (txikitua)
-150 g txahalki (txikitua)
-150 g txerriki (txikitua)
-4 arrautza
-Olioa
-Gatza
-Saltsa egiteko: kipula txiki bat, 200 g ziza, edalontzi bat salda, 100 ml esnegain, olioa eta gatza.
Prestatzeko era:
Kipula eta berakatza frijituko ditugu olio-zurrusta batean eta su eztian. Piperra, alberjinia eta zizak gehituko ditugu. Horiek eginda daudenean, okela gehituko dugu, eta arin erregosi. Saltsa egiteko, kipula zerrenda mehetan egosiko ditugu, eta olio apur batean erregosi. Zizak gehitu, eta horiek ere erregosiko ditugu. Salda eta esnegaina botako ditugu, eta su eztian egosi. Gatza bota, eta irabiatuko dugu.
Bestalde, arrautzen gorringoak zartagin batean frijituko ditugu, su eztian eta estalkia ipinita. Plater bakoitzean sukaldeko aro bat ipiniko dugu eta barrura hasierako nahasia botako dugu. Aroak kendu, eta nahasien gainean gorringo bana ipiniko dugu. Azkenik, saltsa beroarekin estaliko ditugu.
Gaztaina egosien budina
Osagaiak:
-4 arrautza
-200 ml esne
-350 g esne kondentsatu
-225 g gaztaina egosi (ondo txikituak)
-Karamelu likidoa
Prestatzeko era:
Moldea karameluz igurtziko dugu. Arrautzak bitsa egin arte irabiatuko ditugu, eta gero, esnea eta esne kondentsatua gehitu. Irabiatuko dugu eta, azkenik, gaztainak botako ditugu. Irabiagailua erabilita nahasiko dugu. Ondoren, nahasia moldera botako dugu eta labe berora, 180 gradutan, sartuko dugu harik eta flana egiten den arte. Orratz bat sartuta jakingo dugu noiz dagoen eginda.