Osagaiak: hostore-lamina bat, orburu-lata bat, 250 g Brie gazta, 2 arrautza, 250 ml esnegain, olioa eta gatza. Prestatzeko era: ontzi batean irabiatuko ditugu esnegaina eta arrautzak. Gatza botako dugu. Olioz molde bat igurtziko dugu, eta irineztatu. Hostorea moldean zabalduko dugu. Orburuak ipiniko ditugu (txikiak badira, osorik), eta gazta dadotan. Saltsa botako dugu gainetik, eta labe berora sartu. Bertan ordu erdi inguru izango dugu 180 gradutan. Bero jaten da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).