Prestatzeko era:
Sagarrak izan ezik, gainerako osagai guztiak nahastuko ditugu. Laberako moldea hartu, eta gurinez eta irinez igurtziko dugu. Sagarrak xerratan ebakiko ditugu, eta moldean ipini. Orea gainetik botako diegu. Labe beroan, 180 gradutan, sartuko dugu 50 minutuz. Eginda dagoenean, labetik atera, eta marmelada zabalduko dugu gainetik. Labea amatatuta dagoela, berriro sartuko dugu hara bost minutu inguru. Labetik atera, eta hozten utziko dugu.