Prestatzeko era:
Kipula garbitu, txikitu era su eztian erregosiko dugu. Meloia ere garbituko dugu, eta azala eta haziak kendu. Kipula eginda dagoenean, meloia gehituko dugu. Ontziari estalia ipiniko diogu eta su ertainean egosiko dugu 20 minutu inguru. Beharrezkoa izanez gero, ur apur bat gehituko dugu. Ondo irabiatuko dugu irabiagailuaz. Hozten utziko dugu eta menda-hosto batzuk erabiliko ditugu apaintzeko.