Bihar guztiok Gazituagara !

Erabiltzailearen aurpegia SD Zamudio 2017ko ira. 23a, 17:17
Gorka Ruedaren mutilak denboraldiko bigarren garaipena bilatuko dute bihar Soduperen kontrako partidan

Bihar arratsaldeko 17:00etatik aurrera partida garrantzitsua jokatuko du Zamudiok Gazituagan

 

5. jardunaldia honetan talde teknologikoa Sodupe izango du aurkari.

 

Etxeko taldeak, hiru puntu eskuratu ditu aurreko 4 jardunaldietan; lehen jardunaldian Basconiaren kontrako partida irabazi eta gero (1-0) Asier Barahonaren golari esker. Gero, Beasainen kontrako porrota (3-0), Portugaleten kontrako porrota (1-2) eta Lagun Onaren kontrako porrotak (2-1) etorri ziren.

 

Talde horibeltzaren partidan Gorka Ruedan mutilak markagailuan aurreratu arren, Portugaletek emaitza irauli eta partida galdu zuten. Etxeko taldeak larrutik ordaindu zituzten hutsegiteak.

 

Lagun Onaren kontrako partidan aldiz, Igor San Miguelen mutilak sartutako gola Mikel Vesgasek berdindu arren, berriz ere porrota jaso zuten.

 

4 jardunaldi hauetako balantzea: Garaipen 1 eta 3 porrot. 3 puntu 12tik. Aldeko hiru gol (Barahona x 2 eta Markel Vegas) eta 7 kontran. Dena hau batzen badugu, Zamudiok 19.postuan kokatu dago.

 

Denboraldia aurrera egin ahala gero eta zailago dira partidak, beraz biharko partida oso garrantzitsua da. Guztion artean anima dezagun Zamudio!

 

Iganderako, Gorka Rueda entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu bere agindupean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).