Baietz lortu 60 egunean euskaraz olgatzea!!

Erabiltzailearen aurpegia SD Zamudio 2017ko aza. 6a, 15:25

Dagoeneko abian den kirol denboraldian, egitasmo berria  jarri dugu martxan:"Baietz lortu Txorierrin ere Euskaraz Olgatzea".

 

Egitasmo hori gauzatzeko talde lanean jardungo dugu Txorierriko Mankomunitateak, Eusport euskal enpresak eta eskualdean dauden futbol eta saskibaloi elkarteak. Hain zuzen ere hauek dira elkarteak: saskibaloian, Txorierri Basketland eta futbolean, Zamudio Kirol Elkartea, Lezamako Bizia Futbol Taldea, Larrabetzuko Uritarra Futbol Taldea, Derioko Arteaga eta Sondikako Kirol Elkartea.

 

Horiek horrela, azaroa eta abendua bitartean kirol elkarteen komunitatea osatzen duten guraso, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta boluntarioek, euskaraz olgatzeko aukera izango dute, baita partidetara gerturatuko diren kanpoko taldeetako kirolari eta gurasoek ere.

 

Erronka berri honek ilusioz betetzen gaitu!

 

Denon artean lortuko dugu!!!

 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).