Menpekotasunak ez du etenik, ezta mugarik ere. Aurrerapauso teknologikoen aldekoa naiz, baina teknologia gu kontrolatzera igarotzen denean, gaizki. Eta hamaika adibide jar daitezke. Esaterako, kalean, pantailari begira mugitzen gara. Eta are okerrago: autoan ere bai. Gero eta gidari gehiago ikusten ditut sakelako telefonoa maneiatzen ari direla. Eta ez berba egiteko, whatsappei erantzuteko baizik. Ez dakit nola egiten duten, benetan zaila iruditzen zaidalako. Zaila eta arriskutsua. Begietara begiratzeari utzi diogu pantailari begiratzeko. Eta ez zait gehiegi gustatzen. Izan ere, begirada soil batek asko esan dezake. Pantaila soil batek baino askoz ere gehiago.