Erronka zaila zuten gura probintziako selekzioko mutilek, lehenik zapatuan Nafarroari egin behar zioten aurre eta norgeiagoka erraz irabazi zuten 50-eko puntuko diferentziarekin. Gure jokalari den Jon Gilek. Minutu gehien jokatu zituen seigarren jokalaria izan zen, 10 puntu sartu zituen eta 6 errebote eskuratu ere bai (10eko balorazioa eskuratuz, taldeko 3. onena). Nafarroari irabazita, domekan jokatu beharreko finalera helduta zeuden jadanik Bizkaiko Selekzioko mutilak eta bertan Gipuzkoako selekzioa izan behar zuten aurkari (Arabari 76-78 irabazita).
Domekan, lehenengo finalean Bizkaiako neskek Gipuzkoari irabazi zioten eta gure mutilak presiopean jarrita nesken taldeagatik irten ziren kantxara. Hala ere hasieratik jabetu ziren neurketaz. Hala ere, atsedenaldira 35-32 heldu ziren eta bi minuturen faltan, Gipuzkoako selekzioa 5 puntuko errenta zeukan. Orduan heldu zen gure mutilen hobekuntza eta 6-1eko partzial batekin luzapenera heldu zen partida. 11-2ko partzial batekin Bizkaiko Selekzioak eskuratu zuelarik Infantil mailako Euskal Herriko lehenengo Txapelketa. Jon Gil-ek finalean zenbaki bikainak lortu zituen, 4 puntu 5 errebote eta 9-ko balorazioa, beraz esan dezakegu maila bikaina eskeini duela gure jokalariak.
Baita aipatu behar da, zoriona bikoitza zela gure infantil mailako mutilentzat, goizean, Jon Nafarroan zegoelarik, 61-11 irabazi baitgenion Abando Unamuno taldeari eta Javier Gil-ek (Jon Gilen neba) 37 puntu sartu zituen. Emaitz honekin gure taldea, beste hiru talderekin batera dago sailkapenaren buruan.
ZORIONAK GUZTIOI MUTILAK!!!
1,2,3.... TXO RI E RRI!