Logoa
Logoa
aikor.eus

TXORIERRI BASKET SONDIKA 2004-KO MUTILAK BIZKAIKO 4-KO FINALEAN

Erabiltzailearen aurpegia
ASTEBURU POLITA MAIATZAK 12-13-KOA GURE KLUBANTZAKO
Asteburu ederra daukaguna heltzear, Txorierri Saskibaloi klubak bere lehenengo final bere bizitza hirugarren urtean jokatuko du. Gure Infantil mailako 2004ko mutilek Polentzi Soldevillaren gidaritzapean jokatuko dute Bizkaiko 4ko Finala Usansolon larunbateko 12:00etatik aurrera. Taldearen lehen helburua (Bizkaiko 4 talde hoberenen artean egotea), lortu dute, baina asteburu honetan erronka politena daukate aurrean, eta nola ez beraien helburu nagusia, 4ko finaleko Final Handian sartzea. Lan-ordu asko eta askoren ondoren, taldearen helburua eskuragai da. Ligako bigarren bueltan Fincas Bellido Unamunoren aurkako partida irabazita (41-57), heltzen dira lauko finaleko finalerdietara, Fincas Bellidoren aurka izango da finalerdi hau eta emaitz horrek indarra eman diezaion taldeari espero dugu.

Urte guztiko lanak bere fruituak eman ditu eta hobekuntza nabaria ekarri dio taldeari, jokatutako txapelketa guztiek, entrenamentu orduek eta talde barruko lankidetzak. Gure 10 mutilek ilusioz beteta hasi zuten denboraldia eta gure desira handiena, beraien helburua lortzea da. 

1,2,3... TXO RI E RRI!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa