Zer dela eta mende bateko desagertze hau? Bateria. Hasierako autoetan, berun oxidoko bateriak erabiltzen ziren, baina arazo bat dute: pisu handiegia. Petrolioaren prezioaren beherakadak eta haren deribatuak diren erregaien arintasunak barne-errekuntzako ibilgailuak zabaltzen lagundu zuten. Piletan energia kimikoa metatzen da eta erreakzio bati esker hori energia elektrikoa bihurtzen dugu. Pilak egiten hasi zirenetik, aparteko bost aurrerapen teknologiko baino ez dira egon, eta 30 urte inguru behar izaten dira baterien edukiera bikoizteko. Azkena Sonyk 1991n kaleratutako ion-litiozko pilena izan zen; beraz, hurrengoa gertu dagoela dirudi. Hainbat enpresa eta ikerketa zentro ekinean dabiltza, industria eta merkatua jauzi horren zain baitaude. Eta ez gara oso urrun joan behar: Tecnalia, adibidez, litio eta beste bateria batzuen etekina hobetzeko zenbait material eta nanomaterial ikertzen dabil, 3-D grafenoa, besteak beste.
Bateria horiek duten beste arazoetako bat kargatzeko behar duten denbora da. Gainera, zenbat eta edukiera handiagoa eduki, logikoa denez, orduan eta denbora gehiago behar da. Beraz, auto horien autonomia luzatzeko, ez da nahikoa bateria indartsuak erabiltzea, karga-abiadura ere arindu egin behar da. Merkatuan den “elektrolinera” azkarrenak, 350 Wkoak, 15 minutu behar ditu autonomia 400 km luzatzeko.
Badira merkatuan 400 km edo gehiagoko autonomia duten autoak, eta gehienok horrekin nahikoa dugu. Auto elektrikoak hainbat abantaila ditu: ez du kerik isurtzen, energia-kontsumo eraginkorragoa da, mantentze-kostu txikiagoa, isila da…. Auto hobea, zalantza barik, eta gero eta merkeagoa.
Bukatzeko, ez gaitezen autoetara mugatu. Bizikletak, taxi-dronak… Edo, zergatik ez, hegazkinak? Garbi eta isilagoak izango lirateke, alde handiarekin. Irudikatzen al duzue hegazkinen zaratarik gabeko Txorierri bat?
How we get to the next big battery breakthrough (Quartz member-exclusive story, available to all readers for a limited time), Akshat Rathi, quartz.com , 2019/04
Coche eléctrico: por qué ha resurgido después de fracasar el siglo pasado, Xavier Giménez Font, theconverstion.com 2019/09/04
Bateria, https://eu.wikipedia.org/wiki/Bateria_elektriko
History of the electric vehicle, Wikipedia
Pila, https://eu.wikipedia.org/wiki/Pila
Historia de la pila, Wikipedia
Hirietako joan-etorriak era autonomoan egiteko lehen aerotaxia garatu du Teknaliak, tecnalia.com, 2019/07/11
¿Qué es lo que mueve a los autobuses de Barcelona?, Claudi Mans Teixidó, Investigación y Ciencia, 2018/05/28
Mugikortasun elektrikoa, eve.eus