Atari konfiguragarria

Erabiltzailearen aurpegia Aikor! Laguntza! 2007ko mar. 27a, 16:43
Aikor!-eko ataria bakoitzak bere erara antola dezan sortua izan da, atalen laburpen kutxak tokiz aldatu eta bakoitzaren ezaugarriak norbere gustura jartzeko. OHARRA: Aldaketak erabiltzaile bakoitzaren ordenagailuan geratzen dira, beste erabiltzaileek ez dituzte zuon aldaketak ikusiko. Saioa hasita badago aldaketak zerbitzarian gordetzen dira, honela, beste ordenagailu batetik konektatu ezkero, konfigurazioa kargatzen da saioa berriz hastean. Kutxak tokiz aldatu: Kutxaren izenburuan klik egin eta botoia askatu gabe mugitu gora-bera edo aldameneko zutabeetara. Mugitzean hutsunearen markoa agertuko da, botoia askatuz gero kutxa bertan kokatuko delarik. Kutxa bakoitzak aukerak eskaintzen ditu arkatz urdin itxurako ikonoa sakatuz gero. Aldaketak ikusteko “Gorde” botoia sakatzea nahikoa da. “X” itxurako ikonoa sakatu ezkero kutxa eta bere konfigurazioa ezabatu egingo dira. Beste kutxa berri bat (mota bakoitzeko bat baino gehiago ere egon daiteke) egiteko sarrera orriaren oinera jo eta han “bat gehiago erantsi” lotura sakatuz Menu bat azalduko zaigu. Aukeratu bat eta zutabearen azken kutxa bezala agertuko da. Kutxaz-kutxa: Albisteak eta artikuluak. “Gaia” aukeratu interesgarrien zaizun atalaren berri sarrerako orrian izateko. “Zenbat” albiste edo artikulu ikusi nahi dituzun aukeratu dezakezu, horrela, zuretzat garrantzi gehiago duten kutxak badira toki gehiago hartuko dute zure sarrera orrian. Sarritan albiste eta artikuluen izenburuak nahiko adierazgarriak dira beraz Labur bezala irakurri beharrean titulua bakarrik azaltzea aukeratu dezakezu. Argazkiak. “Taga” edo etiketa aukeratu dezakezu hitz horrekin zerikusia duten argazkiak azal daitezen. Hitza existitzen ez bada hutsik uztearen efektu bera izango du, argazki guztiak agertuko direlarik, baina idatzitakoa hitzaren zati bat bada, silaba edo zati horrekin zerikusia duten hitzak agertuko zaizkizu hitz osoa aukeratzeko. “ko” silaba idatziz gero “aikor” edo korrika hitzak agertzen zaizkigu. Aukeratu eta “Gorde” botoia sakatzea baino ez dugu. “Albuma” aukeratzeko gauza bera egin dezakegu, izen guztia idatzi edo zati bat idatzi eta “Enter” sakatu iradokizunak agertzeko. “Albuma” eta “Taga” aukeratzen badira, bien arteko ebakidura-multzoa da agertuko dena eta ez multzo bietako batura. “Zenbat” Argazki ikusi nahi dituzun aukeratu ezazu: bat aukeratzen baduzu ia kutxaren zabalerako argazki bakarra agertuko da. Gainontzeko aukerak lauren multiploak dira (lerro bakoitzean 4 argazki agertzen direlarik) Bloga. “Mezuak”: Aukeratu blog guztietatik azken mezuak agertzea edo blog bakarretik hartzea. “Blogaren helbidea” adierazi, ez baldin badakizu galdera ikurra sakatuz agertuko zaizkizu iradokizunak, silabaren bat idatziz irazi ahal izango dituzularik. “Gaia”: blog bakoitzaren araberakoa da, beraz baten aukeratuta zenuena baliteke berri baten aukeratzeko ez egotea eta beraz “Guztiak” aukeratuko dira zuzenean gaia adierazten ez baduzu. RSS jario irakurlea. RSS kutxa irakurle honek formatu horretako berri jarioak erakusten ditu, beraz “Helbidea” idatzi aukeretan eta berri kopurua “Item kop.” hutsunean. “Gorde” sakatzean jarioaren izenburuak agertuko dira. Agenda. Aukeren artean ikusi nahi dituzun agendak eta hauek dituzten kategoriak agertzen dira. Honela agenda bakoitzetik interesatzen zaizkizun gaien berri bakarrik izango duzu. Gainontzekoak. Kutxa hauek konfiguratzen jakinda, gainontzekoak antzera jarri ahalko dituzu zure gustora.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).