Albisteak zeuk sortu

Erabiltzailearen aurpegia Aikor! Laguntza! 2007ko mar. 27a, 19:55

Albisteak irakurtzeaz gain sortu ere egin ditzazkezu. Hala ere ez dira zuzenean argitaratuko, lehendabizi testuaren zuzentasuna egiaztatu behar baitute Aikor! aldizkariko erredakzioan, eta ondore beraiek arduratuko dira albistea argitaratzeaz. Albistea sortzeko saioa hasi behar duzu zure izen eta pasahitzarekin. Behin saioa hasita, Albisteak atalean, “Gaiak” menuaren gainean, “Albisteak” menua agertuko zaizu, eta berta “Albiste bat sortu” aukera. Aukera hori sakatuz, inprimaki bat agertuko zaizu albiste batek beharrezko dituen datuak gorriz adieraziz. Azpikaldean Argazkiak jaso ditzakezu edo jasotakoetatik zure albisterako bat aukeratu. Batetik edo bestetik, zerrendan lehenengo agertzen den argazkia izango da gero albistean agertuko den lehena, besteak txikian agertuko direlarik eskuineko zutabean. Behin sortu botoiari sakatuta, albistea erredakziora bidaltzen da, beraz ziurtatu dena nahi duzun bezala dagoela bidali aurretik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).